martes, 12 de mayo de 2009

Maiatza Gorrian EREak


Ostiral honetan, Maiatzak 15, Maiatza Gorriaren baitan krisiaren gaia
jorratuko dugu berriz ere Otsabi elkartean, baina oraingo honetan
"EREak" izango ditugu eztabaidagai. Bertara espediente hauetaz
kaltetuak izan diren hiru langile gerturatuko dira, beraien
esperientzia kontzatzera. Langileak Gorostidi SA(Tolosa) Insalus SA
(Lizartza) eta Smurfit Munksjö Paper SA (Berastegi) enpresetakoak
dira. Arratsaldeko 19:00etan izango da elkarrizketa interesgarri
honetan parte hartzeko ordua.

sábado, 2 de mayo de 2009

Maiatza Gorria - Brigadak eta Arrazakeria


Maiatzarekin jarraituz, hurrengo egun hauetan latinoamerikako gaia eta arrazakeriarena landuko ditugu Otsabi elkartean ondoko ekintzekin:

Ostiralean, Maiatzak 8, arratsaldeko 7etan Komite Internazionalistetako kideek Kolonbiako egoera azalduko digute eta Latinoamerikara nahiz Palestinara antolatzen dituzten brigaden aurkezpena egingo dute.

Larunbatean, Maiatzak 9, arratsaldeko 18:30tan "Voces contra la globalizacion" dokumentalaren kapitulo bat jarriko da eta ondoren, festatxo bat egingo dugu arabiar musikarekin.

Asteazkenean, Maiatzak 13, arratsaldeko 19:00tan arrazakeriaren gaia jorratuko dugu. Hortarako, SOS Racismoko kide bat etorriko zaigu gaiaren inguruan hitz egitera eta Tolosan gazte etorkinekin izan diren arazoak azalduko dizkigu ere, eztabaidarako aukerarekin.

Besterik gabe gogoratu Maiatza bukatu arte ekintza gehiago antolatzen jarraituko dugula.

Sanblaspiko Gazte Asanblada

sábado, 25 de abril de 2009

Maiatza Gorria - Lehenengo asteburua


Lehengo urtean burutu genuen bezalaxe, aurten ere Tolosako Sanblaspiko Gazte Asanbladak, Maiatza gorria burutzeko hautua egin du. Hilabete honetan zehar, gaia ezberdinak landuko direlarik, krisia, nekazaritzaren egoera, inmigrazioa…


Hitzaldi hauen xedea, Tolosako herritarren, eta batez ere, gazteen artean kontzientzia piztea da. Momentu honetan krisia gora eta krisia behera, beste gauzarik entzuten ez dela, Gazte Asanbladatik argi ikusten dugu, ezin dugula ezer egin gabe geratu, inoiz baino arrazoi gehiagorekin, aurre egin behar diogula, miseria besterik eragiten ez duen sistema kapitalista honi.


Arrazoi honegatik deia luzatu nahi diegu, Euskal herritar guztiei, hitzaldi hauetan parte har dezaten, pixkanaka- pixkanaka denok batera, sistema olagarro honen aurkako harresiaren lehen adreiluak ezartzeko.


Lehenengo adreilua, Apirilaren 29an ipiniko dugu, Maiatzak 1aren gertutasuna dela eta, ezkerreko eragile eta sindikatu ezberdinek: LAB, ELA, CNT, Boltxe, EH Sozialistak, arratsaldeko 6:30etan Tolosako Kultur-etxean emango duten eztabaidarekin. Landuko diren gaiak, Krisia, Langile mugimendua eta alternatibak izango dira eta bertara hurbiltzea gonbidatzen dizuegu.

Maiatzak 1ean, Langile egunean, goizeko mobilizaziotara parte hartzera gonbidatzen zaituegu (ez geatu oihen motel!) eta arratsaldean, Otsabin, Kontzertuak izango ditugu 18:30tan. Peachy Joke tolosarrak, Susa andoaindarrak eta Maldan Behera gasteiztarrak izango ditugu eszenatokian, azken hauek oraindik konfirmatzeko baldin badaude ere.

Astea bukatzeko, larunbatean Otsabin arratsaldeko sei t'erditan bideoforuma izango dugu, "Gelditzea badago - Pararlo es posible" dokumentalarekin. Bideo honek, Italian egon ziren AHTren aurkako mobilizazioen ondorioz proiektua bertan behera uztea nola lortu zuten azaltzen du.

Ta besterik gabe, jakin dezazuela Maiatzean zehar gauza gehiago egongo direla.
ANIMATU TA ETORRI!!

SANBLASPIKO GAZTE ASANBLADA

domingo, 23 de noviembre de 2008

Futbolin Txapelketa larunbatean

Hurrengo larunbatean, Azaroak 29, Futbolin txapelketa izango dugu Otsabin gazte asanbladak antolatua. Txapelketa arratsaldeko 16.00etan izango da, parte hartu nahi duten bikoteek bertan egon behar dute ordurako, izena eman eta zozketan parte hartzeko. Ondoren txapelketa hasiko da, bikote garaile bat izan arte. Irabazleek Denak tabernan afaria izango dute sari bezela guztion artean mereziko duten errespetuaz gain.

Parte hartzeko ezinbestekoa izango da bikote bakoitzak 5 euro ordaintzea.

Hortaz aparte, parte hartu nahi ez duenai ere gonbidatzen diogu Otsabira gerturatzea, partiduez aparte anbiente itzela izango baitugu atsaldez eta gauez.

viernes, 18 de julio de 2008

Uztailak 22 Coca-Colaren aurkako nazioarteko eguna

Sinaltrail sindikatu kolonbiarrak Coca Colaren aurka boikot egitera deitu zion nazioarteari duela bost urte. Sindikalistei mehatxuak egiteaz, paramilitarrak finantziatzeaz eta hildakoak eragiteaz, sindikalizatzea oztopatzea eta lan baldintza kaxkarrak bultzatzea izan ziren arrazoi nagusietako batzuk nazioarteari elkartasun deialdi hau egiteko. Duela egun gutxi mehatxu berriak iritsi zaie langilei eta aurten dagoeneko 24 sindikalista hil dituzte Kolonbian. Egun horretan, mobilizazio eta ekimen ezberdinak izango dira Euskal Herrian zehar, Kamaradak gazte internazionalisten sarearen arabera.

Kamaradak kaleratutako Coca-cola ez kontsumitzeko eskuorria: Coca-colari ez.doc

KAMARADAK

martes, 15 de julio de 2008

Euskal dantza eta Linux ikastaroak izango dira Otsabi Gazte Lokalean!

Sanblaspiko Gazte Asanbladak euskal dantza eta software askeko (Linux) ikastaroak antolatu ditu uztailerako. Euskal dantza ikastaroa Tolosako Udaberri dantza taldeko kideen eskutik izango da eta uztailaren 16an, hasita asteazkenero izango da goizeko 11:30etatik 13:30etara. Linux ikastaroa, berriz, egun berean arratsaldeko 18etan izango da, software askearen abantailak eta nolakotasunak azalduz. Gainera, autoformakuntzarako diska ezberdinak banatuko dira bertan.

viernes, 20 de junio de 2008

SANBLASPIKO GAZTE ASANBLADAREN X. URTEURRENA!!



*11:00etan: Futbol partidoa Spunitan

*14:00etan: Bazkaria (tiketak Denak eta Raku tabernetan)

*18:00etan: Kontzertuak: The Crackers eta The Las Strenght