Tolosako Sanblaspiko Gazte Asanbladak apirileko ostiraletan hitzaldiak antolatu ditu Izaskun auzoko Otsabi Gazte Lokalean, arratsaldeko 19:30etan. Apirila Gorriaren helburua Tolosan sozialismoaren eta herrialde zapaldu ezberdinen arteko elkartasunaren aldeko jardunaldi batzuk antolatzea da. Hau aurrera eramateko, Boltxe, Komite Internazionalistak, Euskal Herria Sozialista eta Euskadi-Cuba eragileetako hizlariak izango dira Otsabin. Eta hilabeteari amaiera emateko, maiatzaren 1ean, Langile Eguna dela eta mobilizazio ezberdinetan parte hartu ondoren kontzertu eta festa giro alaitsuaz gozatuko dugu!
Egitaraua:
- Apirilak 4, 18:00etan: Errepresioaren aurka, askapen nazionalaren eta sozialismoaren aldeko borroka (Boltxe eta Euskal Herria Sozialista)
- Apirilak 11, 18:00etan: Palestinako gatazka (Komite Internazionalistak)
- Apirilak 11, 20:30etan: Denok Leidor aretora Noa islaeldarra Boikoteatzera!
- Apirilak 18, 19:30etan: Venezuelako iraultza (Euskal Herria Sozialista)
- Apirilak 25, 19:30etan: Kuba (Euskadi-Cuba)
- Maiatzak 1: Mobilizazioetan parte hartu ondoren festa giroa, kontzertuak...
Jardunaldi hauen bidez Tolosako herriari eta gazte mugimenduari ikuspegi kritiko bat eskaini nahi diogu. Ostiral arratsaldetan bertaratzera eta parte hartzera animatzen zaituztegu!







