viernes, 18 de julio de 2008

Uztailak 22 Coca-Colaren aurkako nazioarteko eguna

Sinaltrail sindikatu kolonbiarrak Coca Colaren aurka boikot egitera deitu zion nazioarteari duela bost urte. Sindikalistei mehatxuak egiteaz, paramilitarrak finantziatzeaz eta hildakoak eragiteaz, sindikalizatzea oztopatzea eta lan baldintza kaxkarrak bultzatzea izan ziren arrazoi nagusietako batzuk nazioarteari elkartasun deialdi hau egiteko. Duela egun gutxi mehatxu berriak iritsi zaie langilei eta aurten dagoeneko 24 sindikalista hil dituzte Kolonbian. Egun horretan, mobilizazio eta ekimen ezberdinak izango dira Euskal Herrian zehar, Kamaradak gazte internazionalisten sarearen arabera.

Kamaradak kaleratutako Coca-cola ez kontsumitzeko eskuorria: Coca-colari ez.doc

KAMARADAK

martes, 15 de julio de 2008

Euskal dantza eta Linux ikastaroak izango dira Otsabi Gazte Lokalean!

Sanblaspiko Gazte Asanbladak euskal dantza eta software askeko (Linux) ikastaroak antolatu ditu uztailerako. Euskal dantza ikastaroa Tolosako Udaberri dantza taldeko kideen eskutik izango da eta uztailaren 16an, hasita asteazkenero izango da goizeko 11:30etatik 13:30etara. Linux ikastaroa, berriz, egun berean arratsaldeko 18etan izango da, software askearen abantailak eta nolakotasunak azalduz. Gainera, autoformakuntzarako diska ezberdinak banatuko dira bertan.