martes, 12 de mayo de 2009

Maiatza Gorrian EREak


Ostiral honetan, Maiatzak 15, Maiatza Gorriaren baitan krisiaren gaia
jorratuko dugu berriz ere Otsabi elkartean, baina oraingo honetan
"EREak" izango ditugu eztabaidagai. Bertara espediente hauetaz
kaltetuak izan diren hiru langile gerturatuko dira, beraien
esperientzia kontzatzera. Langileak Gorostidi SA(Tolosa) Insalus SA
(Lizartza) eta Smurfit Munksjö Paper SA (Berastegi) enpresetakoak
dira. Arratsaldeko 19:00etan izango da elkarrizketa interesgarri
honetan parte hartzeko ordua.

sábado, 2 de mayo de 2009

Maiatza Gorria - Brigadak eta Arrazakeria


Maiatzarekin jarraituz, hurrengo egun hauetan latinoamerikako gaia eta arrazakeriarena landuko ditugu Otsabi elkartean ondoko ekintzekin:

Ostiralean, Maiatzak 8, arratsaldeko 7etan Komite Internazionalistetako kideek Kolonbiako egoera azalduko digute eta Latinoamerikara nahiz Palestinara antolatzen dituzten brigaden aurkezpena egingo dute.

Larunbatean, Maiatzak 9, arratsaldeko 18:30tan "Voces contra la globalizacion" dokumentalaren kapitulo bat jarriko da eta ondoren, festatxo bat egingo dugu arabiar musikarekin.

Asteazkenean, Maiatzak 13, arratsaldeko 19:00tan arrazakeriaren gaia jorratuko dugu. Hortarako, SOS Racismoko kide bat etorriko zaigu gaiaren inguruan hitz egitera eta Tolosan gazte etorkinekin izan diren arazoak azalduko dizkigu ere, eztabaidarako aukerarekin.

Besterik gabe gogoratu Maiatza bukatu arte ekintza gehiago antolatzen jarraituko dugula.

Sanblaspiko Gazte Asanblada

sábado, 25 de abril de 2009

Maiatza Gorria - Lehenengo asteburua


Lehengo urtean burutu genuen bezalaxe, aurten ere Tolosako Sanblaspiko Gazte Asanbladak, Maiatza gorria burutzeko hautua egin du. Hilabete honetan zehar, gaia ezberdinak landuko direlarik, krisia, nekazaritzaren egoera, inmigrazioa…


Hitzaldi hauen xedea, Tolosako herritarren, eta batez ere, gazteen artean kontzientzia piztea da. Momentu honetan krisia gora eta krisia behera, beste gauzarik entzuten ez dela, Gazte Asanbladatik argi ikusten dugu, ezin dugula ezer egin gabe geratu, inoiz baino arrazoi gehiagorekin, aurre egin behar diogula, miseria besterik eragiten ez duen sistema kapitalista honi.


Arrazoi honegatik deia luzatu nahi diegu, Euskal herritar guztiei, hitzaldi hauetan parte har dezaten, pixkanaka- pixkanaka denok batera, sistema olagarro honen aurkako harresiaren lehen adreiluak ezartzeko.


Lehenengo adreilua, Apirilaren 29an ipiniko dugu, Maiatzak 1aren gertutasuna dela eta, ezkerreko eragile eta sindikatu ezberdinek: LAB, ELA, CNT, Boltxe, EH Sozialistak, arratsaldeko 6:30etan Tolosako Kultur-etxean emango duten eztabaidarekin. Landuko diren gaiak, Krisia, Langile mugimendua eta alternatibak izango dira eta bertara hurbiltzea gonbidatzen dizuegu.

Maiatzak 1ean, Langile egunean, goizeko mobilizaziotara parte hartzera gonbidatzen zaituegu (ez geatu oihen motel!) eta arratsaldean, Otsabin, Kontzertuak izango ditugu 18:30tan. Peachy Joke tolosarrak, Susa andoaindarrak eta Maldan Behera gasteiztarrak izango ditugu eszenatokian, azken hauek oraindik konfirmatzeko baldin badaude ere.

Astea bukatzeko, larunbatean Otsabin arratsaldeko sei t'erditan bideoforuma izango dugu, "Gelditzea badago - Pararlo es posible" dokumentalarekin. Bideo honek, Italian egon ziren AHTren aurkako mobilizazioen ondorioz proiektua bertan behera uztea nola lortu zuten azaltzen du.

Ta besterik gabe, jakin dezazuela Maiatzean zehar gauza gehiago egongo direla.
ANIMATU TA ETORRI!!

SANBLASPIKO GAZTE ASANBLADA