sábado, 7 de junio de 2008

Apirilia Gorriaren iritzi artikulua eta argazkiak

Apirila Gorria, Sanblaspiko Gazte Asanbladaren bilera batetatik sorturiko iniziatiba bat dugu. Bertan, beste herrietan egindako hilabete gorriak eredu bezala hartuz Tolosan gazteok kudeaturiko horrelako ekimen bat antolatzeari ekin genion. Horrela, maiatzak 1, Langileen Eguna erreferentzi bezala harturik, hilabete baten zehar ekimen ezberdinak egitea erabaki genuen.

Horretara, era sinple batean lau hitzaldi eta kontzertu bat batu genituen geneuzkan kontaktu ezberdinetaz baliatuz, alegia Euskal Herria Sozialista, Komite Internazionalistak edota Euskadi-Cuba kolektiboak, eta Despervicio musika talde lasartearra. Hasieratik jendeak harrera ona eman zion, nahiz eta gure aldetik asistentzia txikia espero. Boltxek eta Euskal Herria Sozialistak eskaini zuten hitzaldiak Euskal Herriaren egoera iraultzaren aurrean aztertu zuen jende andanaren aurrean. Azken orduko ordu aldaketei aurre eginda, harrera berdinarekin jarraitu zuten Palestinako, Venezuelako eta Kubako hitzaldiek, bi ordu luzez euren ikuspuntuak azalduz eta gure dudak argituz.

Batetik, Cuba eta Venezuela hautatu genituen, komunikabide handien desinformazioa jasateaz gain, neoliberalismo zanpatzaileari aurre egiten duten prozesu eraldatzaileak suposatzen baitutelako. Eta bestetik, Palestina erabaki genuen, palestinar herriak pairatzen duen zapalketa sionista munduko toki guztietan ezagutua izan behar delako. Era berean, Palestinaren aurkako sarraski sionista dirauen bitartean, mundu osoan zehar zabaltzen ari den Israelen aurkako boikotarekin bat egin genuen, Noa abeslari israeldarraren ikuskizunaren aurrean (hark egindako adierazpen sionista ezberdinengatik, hau da, Israeldar estatu modernoa sortarazi duen judutar nazio askapenerako mugimendu erasokor espantsionistaren alde: Ariel Sharonen alde, Hamasen aurka...).

Tolosako mugimendu eskasiari aurre egiteko aurrera eraman genituen ekintzak bere helburua lortu zuten, hots, Tolosako gazteriari ikuspegi kritiko bat eskaini eta borrokan ari diren munduko herrialde zapaldu ezberdinei gure elkartasuna helaraztea.

Aktibitateen aldetik nahiko lokartuta zirudien Otsabi Gazte Lokalak auzoa eta herriarekiko bere lekua bete zuen, aisiaz aparte informazio alternatibo eta kritikoa eskainiz. Bestalde, bertan garatzen ari den Sanblaspiko Gazte Asanbladaren ahalmena erakutsi digu Apirila Gorriak, etorkizunean antzeko ekintza edo bestelako antolaketa motak aurrera eramateko gai izango dela ziurtatuz. Inongo dudarik gabe, orokorrean esperientzia aberatsa izan da Tolosarako eta bere gazte mugimendurako eta hurrengo urteko Apirila Gorrian pentsatzen ari gara dagoeneko.

Argazkiak:






No hay comentarios: